Oturuntzaren Baldintzak

1) Oturuntza gela alokatzerakoan 300 €-ko fidantza jarri beharko da.

2) Ekintza burutu baino 72 ordu lehenago kontratatutako mahaikideen kopurua izango da fakturatuko dena.

3) 6 pertsonentzako dastatze menua 100 mahaikidetik aurrera. Gonbidatuak 100 baino gutxiago eta 40 baino gehiagokoak badira, dastatze menua 2 pertsonentzako izango da. Mahaikide bat gehituz gero, ordaindu egin beharko da.

4) Jangelaren dekorazioa prezioaren barnean sartzen da. (Menuaren txartelak + mahai gainean lore naturalez eginiko zentruak eta lore zentru berezi bat ezkongaien mahairako).

5) Dastatze menuaren baldintzak, esklusibitatea eta menuaren txartelak, 70 pertsona baino gehiagoko oturuntzen baitan egingo dira.

6) Mahaikide kopurua 70 pertsona baino gehiagokoa bada, jangela esklusiboki ekitaldirako gordeko da.

7) Ezkongaiek, Egile eta Argitaratzaileen Elkarte Orokorrari zergak ordaindu beharko dizkio; lehen 75 gonbidatuak 129.29 € eta kopuru hontatik aurrera 0.5054 € pertsonako %21ko BEZ-a barne.

8) Urdaiazpiko-moztailea aukeran dago mokadu momenturako, gonbidatu bakoitzarengatik 6 € gehiago ordainduz.

9) Aholkatzen da otordua arratsaldeko 15:00ak baino lehen hastea.

10) Barra librea: Gonbidatuak dantzaldiaren zehar kontsumitutakoa, erregistratuko da bakarrik. Txartelak erabiltzeko aukera ere dago. Txartel hauen balioa kontsumizioaren araberakoa izango da.

11) Ekitaldia afaritxo batekin luzatu daiteke goizeko 01:30ak arte, gonbidatu bakoitzarengatik 10 € gehiago ordainduz.

12) Autobus zerbitzuaren kudeaketa egiten ahal dugu, gonbidatuak gidatze momentuan inolako arazorik ez izateko.